Alla Masevitx
Alla Masevitx | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tbilisi, 1918ko urriaren 9a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Errusia |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Mosku, 2008ko maiatzaren 6a (89 urte) |
Hobiratze lekua | Khovanskoye Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa |
Enplegatzailea(k) | Sternberg Astronomical Institute (en) |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Alemaniako Zientzien Akademia Berlinen Zientzien Errusiar Akademia |
Alla Genrikhovna Masevitx Zhgenti (Tbilisi, Georgia, 1918ko urriaren 9a – Mosku, Errusia, 2008ko maiatzaren 6a) sobietar irakaslea eta astronomoa izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Masevitx Tbilisin jaio zen, gurasoak Natalia A. Zhgenti erizain georgiarra eta Genrikh C. Masevitx abokatua izan ziren.[2] Masevich Josif N. Friedlanderrekin ezkondu zen eta alaba bat izan zuten elkarrekin, Natasha Josifovna Friedlander. [3]
Moskuko Estatuko Unibertsitate Pedagogikoan graduatu zen.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irakasle
[aldatu | aldatu iturburu kodea]SESBko Zientzia Akademiako Astronomia Kontseiluko lehendakariorde izan zen 1952an, eta Víktor Hambardzumyanekin lankidetza estuan lan egin zuen. Geodesia espazialeko irakasle izan zen Moskuko Geodesia eta Kartografia Institutuan, 1972an.
Astronomo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen satelite errusiarretako batzuk (1956–57) behatzeko taldeak antolatzen egindako lanagatik da ezaguna. Sputnik 1 jaurti ondoren, Errusiak Nazioarteko Astronautika Federazioaren Kongresuan delegatu zuen 1957an, eta sateliteen jarraipen optikoari buruzko dokumentu bat aurkeztu zuen.[4]
1952tik 1987ra Sobietar Batasuneko Zientzien Akademiako Kontseilu Astronomikoko lehendakariorde ospetsua izan zen.[5] Akademiako agintaldian, 1957an talde bat zuzendu zuen Sputnik barne hartzen zuten satelite sobietarrak monitorizatzeko.
1987an Akademia utzi eta Astrosovietetako presidente izan zen, SESBeko Zientzia Akademiako Astronomia Kontseilua.[5]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Atzerriko membresia Erresuma Batuko Royal Astronomical Society delakoan (1963).[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lankford, John. (1997). History of astronomy : an encyclopedia. New York : Garland Pub. ISBN 978-0-8153-0322-0. (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
- ↑ «The Biographical Dictionary of Women in Science:L-Z by Marilyn Bailey Ogilvie, Joy Dorothy Harvey, - Bilatu» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
- ↑ (Ingelesez) «Her name is Masevich, Alla Genrikhovna Masevich | The Channel» ingeniumcanada.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
- ↑ (Ingelesez) Aviation Week. (1957-10-21). Aviation Week 1957-10-21. (Noiz kontsultatua: 2022-09-25).
- ↑ a b c «Her name is Masevich, Alla Genrikhovna Masevich | The Channel» ingeniumcanada.org.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Karl Ledersteger, Astronomische und Physikalische Geodäsie (Erdmessung). Band V von Jordan-Eggert-Kneissl, Handbuch der Vermessungskunde. Verlag JB Metzler, Stuttgart 1969, DNB 456892842.
- AGMassewitsch (1957): Aufbau und Evolución der Unterriesen
- JPL-Datenbank: Asteroide 1904 Massevitch (1972 JM)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Alla Masevich» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.